"Itxarote-zerrenda luzea da, eta beste egun bat jarri dugu heldu zein haurrentzako; martitzenetan. Orain arte, eguaztenetan soilik izan dugu aukera, baina eskaerak kontuan hartuta eta labea ere hemen dugula aprobetxatuta hartu dugu erabakia. Horrekin batera, Luis Ezeiza eskolakoekin egubakoitzetan ere izango ditugu saioak, eskola orduetan", adierazi dute Buztinatekoek.
Ordutegiak eta egunak
Martitzenetan, 16:45etik 17:45era haurren taldearen saioa izango da; eta 18:00etatik 20:00etara bitartean, helduena. Eguaztenetan, berriz, goizez eta arratsaldez izango dira saioak: 11:00etatik 13:00etara helduen saioa, 16:45etik 17:45era haurren taldea eta 18:00etatik 20:00etara helduena. Izena eman nahi duenak buztin.ate.elkartea@gmail.com helbidera idatzi dezake.