Eskoriatzako campuseko eraikin historikoa inauguratu dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko eka. 19a, 10:26

Eskoriatzako campusa, birmoldaketak egin ondoren. Irudia: Mondragon Unibertsitatea.

Birmoldaketa lanak egiten aritu dira azken hilabeteotan eraikinean, eta herritarrei irekitako ekitaldi batekin inauguratu dute ofizialki. 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campuseko eraikin historikoa inauguratu dute, hainbat birmoldaketa egin ondoren. Instalazioak "modernizatzea" izan dute lanek helburu, eta, era berean, ondare historikotzat katalogatutako eraikinaren kontserbazioa bermatzea. Horretarako, lehendabizi, gune administratiboak berrantolatzeko lanak egin zituzten, hala nola harrera, idazkaritza akademikoa, dekanotza eta komunak, eta eraikinaren larrialdi-ebakuazioa, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzen aritu dira azkeneko fasean.

Joan den egubakoitzean, hilaren 13an, inauguratu zuten XVII. mendean eraiki zuten eta historian zehar hainbat erabilera izan dituen eraikina, ospitalea, komentua eta biatoristen ikastetxea izan baita, besteak beste. Herritarrei irekitako ekitaldi bat izan zen, Manttalingo Alaba ikuskizunarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak