Eskola komunitate osoak bat eginda, ospakizun eguna izan dute

Imanol Beloki Unamuno 2025ko eka. 16a, 15:05

Luis Ezeiza Herri Eskolako festa ospatu dute zapatuan, Eskoriatzan. Egun osoko jaia izan zuten: txarangarekin kalejira, ikasleen ekitaldia, tailerrak, ginkana familiarra, bazkaria, buruhandiak… eta 55. urteurrenaren leloa, Guztiona eta guztiontzat izenekoa, eta aniztasuna islatzen duen logoa ere aurkezteko aprobetxatu zuten hitzordua.

Luis Ezeiza Herri Eskolako kideak "pozik" agertu dira egunak emandakoarekin, eta, egunaren errepasoa ere egin dut. "Txupinazo eta txarangarekin hasi genuen jaia eta plazan amaitu genuen kalejira. Bertan, ikasleen dantzaldiaren ostean, 55.urteurrenaren logoa aurkeztu genuen eta tailerretan logoaren kalkomaniak eta pegatinak banatu genituen. Horrez gain, golf tailerra, margoketa tailerra, eskumuturrekoen tailerra eta aurpegi margoketa egin genituen. Tailerren ostean, ginkana familiarra egin genuen. Guraso, aiton-amona, izeba-osaba, irakasle eta ikasle ugarik parte hartu genuen ginkanan. Mundiala izan zen!! Eskolan amaitu genuen eta indarrak hartzeko bazkaria egin genuen. 150 pertsona elkartu ginen eskolako aterpean!! Puzgarriak eta apar-festa egon zen umeentzat eta bingoa nagusientzat. Ondoren, buruhandiak irten ziren eskolako kantxara eta eguna amaitzeko, dantzaldia egin genuen eskolan bertan. Egun borobila Eskola komunitate osoa elkarrekin pasa genuena", adierazi dute Luis Ezeiza Herri Eskolako Zuzendaritza Taldeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak