Astean zehar, eskoriatzarrek aukera izan dute hitzaldiak, musika-emanaldiak, azoka eta herri-bazkari bezalako ekintzetan parte hartzeko. Azken hau zapatu eguerdian izan zen, eta ehun lagunetik gora elkartu ziren udaletxeko arkupetan.
EskoZap elkarteak antolatu du beste behin ekimena, gertu zein urrun dauden errealitateekiko elkartasuna erakusteko, eta kausa nahiz behar anitzekiko sentsibilizazioa bultzatzeko helburuarekin.