Caldereria Canterak 625.000 euro ordaindu beharko du langile baten heriotzagatik

Imanol Beloki Unamuno 2025ko eka. 12a, 13:12

Caldereria Cantera enpresa.

Biriketako minbizia zuen langile baten heriotzagatik Eibarko Lan Arloko Epaitegi batek Eskoriatzako Caldereria Cantera zigortu du hildakoaren familiari 625.000 euro ordaintzera. CCOO sindikatuak eman du aditzera, eta, epaiak dioenez, soldagailuaren kearen kalteen aurkako neurririk ez hartu izana da horren arrazoia.

Sindikatuak oharrean azaldu duenez, Cantera enpresako langilea 2023ko apirilean hil zen biriketako minbizi baten ondorioz, enpresako lan-bizitzan zehar soldadura-kearen eraginpean egoteagatik.

Oharrean batutakoak

2022ko apirilean, CCOOk aditzera eman zuen langileari erabateko ezintasun iraunkorra aitortu zitzaiola lanbide-gaixotasunagatik, soldadura-kearen eraginpean egoteagatik; 2024ko urrian, berriz, Gizarte Segurantzaren prestazio guztien % 30eko errekargua onartu zitzaion, Caldereria Cantera SLk ere ordaindu beharrekoa, soldadura-kearen aurkako prebentzio-neurririk ez zegoelako.

Epaian egiaztatuta dago hildako pertsona soldadura-kearen eraginpean egon dela 37 urtez Caldereria Cantera enpresan, eta enpresa horrek ez zituela legez aurreikusitako babes-neurriak hartu. Patologiaren arrazoia lanean agente kimikoekiko gehiegizko esposizioa dela argudiatu da, eta, enpresak ez zuela soldadura-kearen esposizioaren neurketarik egin Osalanek gomendatutako nahitaezko maiztasunarekin.

Era berean, epaiak jasotzen du Osalanen egiaztapena, ezarri ziren xurgatze lokalizatuko puntuak ez zirela nahikoak. Era berean, norbera babesteko ekipamenduak entregatzeari dagokionez, "ez ziren nahikoak, eta urtean behin emandako maskara soil bat zen, inolaz ere estaltzen ez zuena.

Sindikatuak adierazi du soldadura-keak benetako arazoa direla industria-eremuari lotutako sektoreetako langile askorentzat, eta arrisku-egoerak ezin direla amiantoaren eta kristal-silizearen eraginpean bakarrik jarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak