27. aldiz ospatu dute Ferixie Eskoriatzan

Oihan Loiti Iraola 2025ko eka. 7a, 14:57

Arizmendi Ikastolak antolatuta, bertako ekoizleen eta artisauen erakusleiho izan da aurten ere Eskoriatzako Ferixie. Ikastola herrira ateratzeko helburuarekin antolatu dute ekimena, beste urte batez.

Ia 90 postuk osatu dute aurtengo azoka, eta mota guztietako produktuak aurkitu ditugu bertan. 

Goiz osoko eskaintza zabala prestatu dute antolatzaileek,  ikastolako langile eta gurasoen inplikazioz eraman dute aurrera eguna,  herriaren parte-hartze handiarekin. 

Mota guztietako ekintzak izan dira eskoriatzako kaleetan, besteak beste, Gorosarri Dantza taldearen erakustaldia, gazta lehiaketa eta  euskal selekzioko ardi-moztaileen erakustaldia. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak