Aguraingo musika topaketan izan dira Ad Libitum musika elkarteko kideak

Imanol Beloki Unamuno 2025ko eka. 3a, 12:34

Eskoriatza Ad Libitum musika elkarteko kideak –kamiseta horiarekin–Aguraingo musika topaketan.

Joan den zapatuan Eskoriatzako Ad Libitum musika elkarteko kideak Agurainen egon ziren, bertako bandarekin egindako musika topaketan. Bi taldeek emanaldiak eskaini zituzten herrian zehar, bertakoek eguerdian eta eskoriatzarrek arratsaldean. Tartean, batera bazkaldu zuten eta egunaren amaieran abesti batzuk batera jo zituzten elkarrekin. 

2024ko urrian Eskoriatzako Ad Libitum musika elkarteko kide antolatu zuten topaketa, Eskoriatzan bertan, Haixe Bolada izenpean eta aguraindarrez gain Zumaiako Zumai txarangakoak ere izan ziren.  Oraingoan, Eskoriatzarrak Aguraindarrek antolatutako topaketara joateko aprobetxatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak