Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia izango da berrikuntza aurtengo Ferixan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko eka. 2a, 15:13

Eskoriatzako Ferixa hasio berri, jendea postuetan zehar.

Arizmendi Ikastolak Eskoriatzako 27. Ferixie ospatuko du zapatu honetan, ekainaren 7an. Aurten 88 postu egongo dira, guztira, euren produktuak saltzen edo erakusten; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria…, besteak beste. Aurtengo berrikuntza, Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia izango da.

Goizeko 09:00tan emango zaio hasiera egunari etxafuego jaurtiketa eta txistularien kalejirarekin. 10:00etan azokako postuak irekiko dituzte eta jarraian, ekintzak bata bestearen atzetik izango dira: txorimalo lehiaketa, haur eta gazteentzako puzgarriak, gazta dastaketa eta txapelketa, Gorosarri dantza taldearen dantza erakustaldia, Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia... Taloen postua eta taberna ere egongo dira goizean zehar.

Bazkal aurretik feriako postuen eta txorimalo lehiaketaren sari banaketa egingo da Jose Aranan, baita errifen zozketa ere. Ondoren, 15:00etan Zuk ekarri, zuk jan! norberak ekarritako janariarekin bazkaria egingo da Fernando Eskoriatza plazan. Txapel jaurtiketa txapelketarekin, Larrain dantzarekin eta Emeki taldearen erromeriarekin borobilduko da eguna.

Egitaraua

09:00 Etxaflero jaurtiketa

09:30 Txistularien kalejira

10:00 Ferixaren hasiera baserriko produktu, elikagai, eta artisautza.

10:00 Eskoitzako talogileak (elizako arkupetan)

10:15- 11:15 XVI. txorimalo lehiaketa (erreka ondoan)

11:00 Haur eta gazteentzako tailerrak eta puzgarriak (Jose Aranako jolastokian)

11:30 Trikitilarien kalejira

11:30-13:00 XV.gazta dastaketa eta txapelketa (Santa marina plazan)

12:15 Gorosarri dantza taldearen dantza erakustaldia (Gorosarri plazan)

13:00 Euskal selekzioko ardi moztaileen erakustaldia (Santa marina plaza alboan)

13:45 Ferixako sari banaketa (Jose Aranan gunean ) ferixako postuen irabazleak txorimalo lehiaketaren irabazleak errifa zozketa.

15:00 'Zuk ekarri, zuk jan!'. Ondoren: haurrendako tailerrak... (Herriko plazan)

18:30 XII. txapel jaurtiketa txapelketa

19:30- Larrain dantza (Herriko plazan)

20:30 Emeki Taldearekin erromeria (Herriko plazan)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak