Eguraldia lagun izan zuten eskoriatzarrek zapatuan. Goizean goizetik atera ziren kalera, kontzejupean jokatu zen ping-pong txapelketan parte hartzera. Triki-poteoa izan zen goizeko hurrengo ekintza, eta bazkaria egin zuten gero, kontzejupean. Kantuan eta dantzan ibili ziren bazkarian, eta ostean poteo-jolasei ekin zioten. Zeker eta Bixentak taldeek izan zuten gauaren hasiera girotzeko ardura, eta egitarauko ekintzekin bukatzeko, DJ Anai Nagusixeren pintxada egon zen Inkernu tabernan.