Larrain dantza, fandangoa eta arin-arina ikasteko saioak, Gorosarriren eskutik

Julen Murua Mesonero 2025ko mai. 23a, 11:42

Gorosarri Dantza Taldekoak, iazko Ferixa egunean.

Hiru euskal dantza horiek lantzeko saioak egingo dituzte, ikasleek Ferixa egunean dantzatu dezaten.

Urtero bezala, Ferixa egunean, herriko plazan larrain dantza, fandangoa eta arin-arina dantzatzeko aukera emango du Gorosarri Dantza Taldeak. Dagoeneko hasi dira larrain dantza ikasteko saioak –hilaren 12an eta 19an egin zituzten saioak–, eta hilaren 26an eta ekainaren 2an egingo dituzte beste bi saio. Fandango eta arin-arin dantzen lehen saioa domekan izango da, eta ekainaren 1ean bigarrena. Frontoian egingo dituzte saiook, 19:00etatik 20:00etara bitartean, 5 eurotan. Azken ikastaro horretan parte hartzeko izena eman daiteke, udal webgunean agertzen den formularioa beteta edo 646 95 37 10 telefonora idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak