Eskoriatzako areto futboleko taldeak ateak irekiko ditu datorren astean

Julen Murua Mesonero 2025eko maiatzaren 23a

Zortzi eta hamaika urte bitarteko haurrek izango dute parte hartzeko aukera.

Areto futboleko denboraldia bukatu dute dagoeneko talde batzuek, eta beste batzuei gutxi gelditzen zaie amaiera emateko. Hala ere, datorren denboraldira begira jarrita daude dagoeneko Eskoriatzakoak, eta hasi dira areto futbolean jokatu nahi duten neska-mutilentzat ateak irekitzen. Asteon egin dituzte bi saio, eta datorren astean beste bi egingo dituzte: alde batetik, maiatzaren 26an, astelehenean, 8 eta 9 urte bitartekoek izango dute areto futbolean jokatzeko aukera, 16:45ean hasi eta 18:00ak bitartean; eguaztenean, hilaren 28an, ordu berean, 10 eta 11 urte bitartekoen txanda izango da. Kiroldegian egingo dituzte saiook.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak