Ofizialki inskribatuta dauden elkarteek eta 18 urtetik gorako eskoriatzarrek egin dezakete eskaera. Udaletik jakinarazi dutenez, eskaerak sinatuta, eredu normalizatuaren arabera eta dagokien dokumentazioarekin batera, modu presentzialean edo telematikoan aurkeztu beharko dira ekainaren 21a baino lehen. Elkarteek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskaera Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoan; momentu oro izango dute eskaera egiteko aukera. Pertsona fisikoek, berriz, eskaera presentziala egiteko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30era bitartean, Udalaren H@ZI zerbitzuan. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere izango dute.
Informazio gehiago, hemen.