Eguenean abiatutako Euskaraldiari kantu-afariarekin eman zioten jarraipena atzo eskoriatzarrek. Zuk ekarri, zuk jan leloarekin bat eginda, 100 lagunetik gora elkartu ziren herriko plazan afaritarako. Tripa bete eta eztarriak berotuta, gogotsu aritu ziren kantuan, Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin. Gaztetxo talde bat taula gainera igotzera ere animatu zen, Furra furra abestera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.