Egubakoitzean hasiko da aurtengo Itzulia Women lasterketa. Lehenengo etapa, Zumarragatik abiatu eta Agurainen bukatuko da –148,5 kikometro, denera–, eta bide horretan, Eskoriatzako saihesbidetik igaroko da lasterketa, 10:30 inguruan. Hori dela eta, txirrindulariak Eskoriatzatik pasatu baino lehenago (9:50etatik 10:50etara bitartean), Eskoriatzako bi sarrerak itxita egongo dira.
Antolakuntzak adierazi duenez, "herritik sartu eta irtetzeko debekuan ez da salbuespenik egongo eta larrialdiren bat egonez gero, erabakia Ertzaintzak hartuko du".