Puzzlea sortu arte! ekimenean oinarritutako hitzaldia izango da eta "Marixol Iparragirreren eta, orokorrean, euskal presoen egungo egoeraz, eurei jartzen dizkieten salbuespen neurriez eta denak etxean izan arte jorratu beharreko bideaz" jardungo dute. Joseba Azkarraga Sareko bozeramailea, Txema Matanzas abokatua eta Beñat Uribe-Etxeberria Sare Gipuzkoako arduraduna izango dira hizlariak.
