Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldi bat antolatu du. Treba gurasoak ekimenari lotutako hitzaldia da, gurasotasun positiboaren bueltako eskaintza pedagogiko batean oinarritutakoa, eta haurren eta nerabeen lagun arteko harreman osasuntsuen gaia jorratuko du Nerea Mendizabal hizlariak.
Euskaraz izango da hitzaldia, eta izena eman daiteke hemen.