Aire akrobazia, malabara eta oreka ariketak egin zituzten zirku ikastarora joan ziren neska-mutilek. Koldotxo Guraso Elkarteko kideek adierazi dutenez, "oso gustura" ibili ziren haurrak; "ikastaroa motz" gelditu zitzaiela ere esan dute, gainera. Hala, "datorren urtera begira ikastaroari jarraipena emateko saiakera" egingo dutela ere aurreratu dute.