Añube eta Fito Skins taldeek emanaldia egin zuten atzo Inkernu aurrean. Atxorrotx Kultur Elkartearen Egunari hasiera emateko kontzertua izan zen. Bideoan, Añube taldearen Aurpegi biluziak kantua duzue.
Egun osokoa gaur
Gaur egun osoko programazioa antolatu dute. Puzgarriak jarriko dituzte plazan, Eskoriatzako talogileak talo goxoak prestatzen arituko dira, ziza-zozketa egingo da eta musikak ez du hutsik egingo. Bazkaltzeko, berriz, 90 lagun inguru elkartuko dira.
Iluntzean musika berriz
Iluntzean, buruhandien ostean, Artiako eta Busturialdeko musikariek osatzen duten Txoriburu taldearen emanaldia izango da. 19:00etan, berriz, Sermond's taldea izango da plazako agertokian. Punk-rock eta rock-and-roll estiloak jorratzen ditu taldeak, eta Eskoriatza ondo ezagutzen dute. Eguna amaitzeko, DJ Malandro izango da Inkernu musikaz girotzen.