Haurrek zentzumenen bitartez informazio asko jasotzen dute, mundua deskubritzen hasten dira. Hala, panel sentsorialak eta testura ezberdineko elementuak izango dituzte Tipi-tapakoek antolatutako tailerrera doazen haurrek hauekin jolasteko. Jaioberrietatik hasi eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerra izango da.
Kultura etxean, honako ordutegian
- 16:30-17:00 jaioberriak (2025 eta 2024an jaiotakoak)
- 17:00-18:00 urtebeteko haurrak (2023an jaiotakoak)
- 18:00-19:00 2 urtetik aurrerakoak (2022-2019an jaiotakoak)