Launa egin dute Eskoriatzak eta Gora Viuda de Sainz-ek

Imanol Beloki Unamuno 2025eko maiatzaren 5a

Hirugarren mailako Eskoriatza areto futbol taldeak 4-4 berdindu du partidua Gora Viuda de Sainz taldearen aurka, Manuel Muñozen.

Mikel Alkaideren mutilak galtzen hasi ziren Gora Viuda de Saiz taldearen aurka. Hala ere, 11.minutuan Ander Martinezek markagailuari buelta eman eta 1-1 egin ostean, 18.minutuan, 2-1 jarri zuten markagailua, kasu honetan ere Martinezen golari esker.

Lanak ondo egiten hasi arren, segidan iritsi zen aurkarien gola eta 2-2 jarri zen markagailua. 34. minutuan, Kimetz Zabalak taldearen hirugarren gola sartu zuen taldea aurretik jarriz, baina, kasu honetan ere, segidan berdindu zuten aurkariek.

Ondoren 4-3koa iritsi zen Ander Martinezen eskutik, baina, markagailuari ezin eutsi, 4-4 eginda amaitu zen partidua, puntuak banatuz. Puntu bakarra lortuta, sailkapenean seigarren postuan daude Eskoriatzako mutilak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak