Jai giroa protagonista, Atxorrotx magalean

Oihan Loiti Iraola 2025ko mai. 4a, 13:55

Ohiturari jarraituz, gaur, maiatzeko lehenengo domekan, Eskoriatzarrek Atxorrotxeka Eguna ospatu dute. Goizeko lehen orduan, Eskoriatzako txistulariek egindako diana entzutearekin batera, hamarnaka herritarrek Atxorrotxera igotzeko bideari ekin diote.

Eguraldi txarraren mehatxuak, ohi baino jende gutxiago erakarri badu ere, eguraldiak ateri eutsi du eta jai giroa ez da falta izan Atxorrotxen magalean.

Gurutze Santuaren ermitan meza ospatu ostean, apaizak bailara bedeinkatu du, bertaratutako hainbat lagunekin batera. Atxorrotx azpiko zelaira igo diren herritarrek mokadutxo bat hartzeko eta zerbait edateko aukera izan dute, Itzartu Gazte Asanblada eta Gorosarri Dantza Taldeko kideek elkarlanean jarritako tabernan.

Atxorrotxeko Eguna behar bezala amaitzeko, erromeria izango da Fernando Eskoriatza plazan, 18:00etan hasita, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga bikotearekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak