Axtroki Merkatari Elkarteak antolatuta, Loratu lore azoka zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko mai. 1a, 13:43

Loratu azoka, iaz, Fernando Eskoriatza plazan.

Zapatuan egingo dute, beste urte batez, Loratu lore azoka Eskoriatzan. 10:00etatik 14:00ak bitartean izango dira loreak eta landareek saltzen Fernando Eskoriatza plazan, bosgarren urtez, Usurbilgo Urtinea lorategikoak, eta, beste behin, lorez eta landarez beteko dute plaza.

Gainera, Axtroki Merkatari Elkarteko establezimenduetan zapatua aurretik erosketaren bat egiten dutenek txartel bat eskuratuko dute eta zapatuan lore batenkin aldatzeko aukera izango dute.

2.500 txartel banatuko dituzte

Loratu azokan askotariko lore eta landareak izango dituzte salgai Usurbilgo Urtinea lorategikoek, baina horietako asko doan jaso ahal izango dituzte herritarrek. "Axtroki Merkatari Elkarteko denda eta tabernetan egindako erosketen truke bonuak edo txartelak emango dizkiegu herritarrei; txartel batekin lore bat lortuko da, eta, guztira, Axtroki Merkatari Elkartea osatzen dugun 23 establezimenduen artean 2.500 txartel banatuko ditugu; hau da, 2.500 lore", adierazi du Jabi Altunak, Axtroki Merkatari Elkarteko kideak.

Herria biziberritzeko

Herritarrek herrian erosteagatik opari bat jasoko dute, eta, oparia sinbolikoa bada ere, Loratu egitasmoak helburu zehatza duela azpimarratu du Altunak: "Herrian erostea da ekimenaren asmo nagusia. Hori horrela, bertan erosten dutenekin detaile bat izan nahi dugu. Merkatari txikiei bultzada emateko urteroko hitzordua da, eta arrakastatsua izango dela aurreikusten dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak