Zubiaten egindako bisitak eta tailerrak harrera beroa izan du

Imanol Beloki Unamuno 2025ko api. 29a, 17:37

Buztinaten egindako bisita gidatuaren ostean, buztin tailerrean.

Aste Santu atarian, bisita gidatu berezia egiteko aukera izan zen Zubiate labean. Hain zuzen ere, Buztinate buztingintza eta zeramika elkarteko kideek ateak ireki, eta bisita gidatua eta tailerra egin zuten dozena bat lagunek. Lehenengo aldiz egindako ekimena izan da eta Buztinateko kideek "oso ondo" baloratu dute egindakoa.

XIX. mendeko labea gertutik ezagutzeko bisita doakoa izan zen, eta Euskal Herrian gordetzen den zeramika labe bakarra –mota horretakoa– izanda, askotariko lekuetatik etorritako bisitariak izan zituzten. Labearen gaineko xehetasunak eman zituzten Buztinatekoek, eta, saioa borobiltzeko, tailerra egin zuten.

"Hamahiru pertsona izan genituen eta antolakuntza taldeko beste hiru lagun izan ginen saioa gidatzen. Algortatik, Oreretatik, Elgoibartik… etorri ziren eta oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen. Ea aurrerago besteren bat antolatu dezakegun…", adierazi dute Buztinate Elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak