Atzo, egubakoitza, 18:00etatik 20:00ak bitartean, liburuen eta diskoen bigarren eskuko azoka egin zuten Fernando Eskoriatza plazan. Euria egingo zuen beldurrez baina, Kontzejupean jarri zituzten liburu eta diskoen postuak, eta gerturatu ziren herritarrak harribitxiren bat bilatzera. Liburuak euro baten truke erosi ahal izan ziren eta diskoak, berriz, bi eurotan. Hara eramandako liburu eta disko guztiak Eskoriatzako bibliotekakoak ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.