Gainera, Eskoriatza iraunkorrago egiteko gizarte eragile aktibo izan nahi du Esnargik, horretarako herritarrei energia ekoiztu eta kontsumoa murrizteko aukerak sortuz. "Arteman-ekin elkarlanean garatu dugu webgunea, eta etorkizunean webgunea elikatzen jarraitu nahi dugu, sortzen ditugun proiektuen berri emateko. Webgunearen finantzaketa, berriz Aldunditik eta Eskoriatzako Udaletik jasotako laguntzari esker egin da".