Gipuzkoako Foru Aldundiak, Erlezainen Elkartearekin eta hainbat erakunderekin elkarlanean, tranpa-kanpaina bat jartzen du martxan udaberrian, erle-langileak sortu aurretik erregina berriak harrapatzeko. Eskoriatzako Udalak parte hartzen du kanpaina honetan, eta aurtengo kanpainarako hitzaldia izango da Zurutuzarena, liztor beltza bertatik bertara ezagutzeko eta parte hartu nahi duen orok tranpak nola jarri ikas dezan.