Eskoriatzako Intxaurtxueta auzoko etxebizitza batean sua piztu da 15:30ak aldera. Eroski pareko etxe bateko leihotik sua ateratzen zela ikusita, Ertzaintzari eta suhiltzaileei deitu diote bizilagunek, eta, sua itzali dute. 17:00ak aldera kontrolatuta zuten sua. Ertzaintzatik adierazi dutenez ez da egon zauriturik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.