Energia trantsiziorako bulegoa, astelehenetan erabilgarri

Imanol Beloki Unamuno 2025ko mar. 13a, 13:36

Eskoriatzako udaletxeko harreragunea.

Debagoieneko Mankomunitateak herriz herri arituko den energia trantsiziorako bulegoa irekiko du. Arreta zuzena emango du bulego berriak, eta bailarako herri guztiek izango dute aurrez aurreko zerbitzua eskainiko duen egun eta ordutegi propioa.Eskoriatzan, Udaletxeko lehenengo solairuan 09:00etatik 14:00etara izango da aukera informazioa zuzenean jasotzeko.

Horretarako, teknikari bat izango da, herriz herri, energiari lotutako informazio guztia gardentasunez eskaintzen. Eskoriatzan astelehenetan egongo da, udaletxeko lehenengo solairuan, 09:00etatik 14:00etara.

Aurrez aurreko zerbitzuaz gain, aukera izango da telefonoz eta posta elektronikoz ere informazioa eta aholkularitza eskatzeko. Horretarako, Mankomunitateak telefono eta mezularitza zerbitzuak jarri ditu martxan, 747 48 51 47 telefono-zenbakian eta energiabulegoa@debagoiena.eus helbide elektronikoan. Horrez gain, energiabulegoa.debagoiena.eus webgunea ere martxan jarri du Mankomunitateak, zalantzak argitu eta informazioa une oro eskuragarri izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak