Xabatu izeneko glutenik gabeko artisau-garagardoa aurkeztuko dute egubakoitzean Eskoriatzako Gerrigardo egitasmoko kideek, 19:00etan, Inkernun. Elkarlanean egindako produktua da, eta, hala, Irungo Higer garagardotegikoekin batera egingo dute aurkezpena. Ekitaldia musikarekin girotzen izango dira, gainera, Leire eta Dorleta eskoriatzarrak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.