Eskoriatzako Udalak eta Huhezi fakultateak elkarlanean antolatuta, datu batzuk emango dituzte saioan, eta hizlari gisa arituko dira Amelia Barquin eta Karmele Perez Huheziko irakasleak.
Kulturartekotasuna eta kulturarteko hezkuntza; Familia eta euskara; Integrazioa eta identitatea eta herrian dauden aukera eta erronkak. Zer egiteko prest gaude?, Nolako Eskoriatza nahi dugu? izango dute berbagai.