Eskoriatzako Mazmela elizateko Induspeko AHTaren larrialdietarako egiten ari diren tunel nagusiaren alboko ebakuazio-galerietako obrako lanetatik ur zikina irteten ari dela salatu dute Eskoriatza eta Aretxabaletako bizilagunek. Zenbait egunetan ikusi ahal izan da Deba ibaia beltz. Urtarriletik dagoen arazoa da, eta Eskoriatzako Udalak ere jakinarazpenak egin dizkio dagokionari. Aramaioen ere, Bolinburu errekan ere arazo berdinaz kexu dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.