Mendi Tour, Mendi Filmeko onena Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ots. 17a, 15:33

Asteburu honetan, 2024ko Mendi Tour Film Festibalean aurkeztutako dokumental onenak Eskoriatzan izango dira ikusgai, bi  egunetan, egubakoitzean eta domekan. Proiekzioak Zaldibar antzokian izango dira, 19:00etan. Sarrera: 5 eurokoa da saio batera joateko eta 8 euro ordaindu beharko ditu, bestalde, bi saioetarako bonua nahi duenak.

Eskoriatzako proiekzioetarako sarrerak Manuel Muñoz kiroldegian  eta bibe.me webgunean daude salgai.

Honakoak izango dira proiektatuko diren ikus-entzunezkoak.

Otsailak 21, egubakoitza

  • Haize lerroak – (13’) Haize Lerroak, Janire Etxabek, 4 urteetan zehar Euskal Herriko mendi eta baso esanguratsuenetan egindako dantza lerroak dokumentatzen ditu.  Trailerra
  • The Ice Builders – (15’) Himalaiako mendilerroan, Zanskar haran urrun eta idorrean, bertako biztanleak beti egon dira laborantzarako eta bizitzarako beharrezkoa den ur kantitatea ematen zuten glaziarren menpe.  Trailerra
  • TheRed Face Zone – (10’) Drama psikologiko ironiko bat Dolomitetan. Gauza benetan misteriotsuak gertatzen ari zaizkie Weger anaiei, Matthias eta Jakobi.  Trailerra
  • Soundscape – (15’)Erik Weihenmayer abenturazalea guztiz itsua da, eta Estatu Batuetako Sierra Nevadan (Kalifornia) The Incredible Hulk harkaitz erraldoia eskalatu du.  Trailerra 
  • Always Alife – (35’) Hillary Gerardi munduko trail lasterketa garrantzitsuenetan distira egiten duen atleta da. Duela urte batzuk istripu izugarri bat izan zuen, eta mendizale gisa zuen zilegitasuna zalantzan jarri zuen trail runningeko errekorrik entzutetsuena gainditzen saiatzeko: Mont Blanceko errekorra, Trailerra

Otsailak 23, domeka

  • Red Rock Revolution – (8’) Jorge eta Joanne Uriostek testuinguru nahiko berezi batean ezagutu zuten elkar. Maitemindu, ezkondu, eta Las Vegasera joan ziren, Nevadara.  Red Rock Canyon-eko hareharri paregabe eta bakartian, aurrez ezarritako eskalada araurik gabe eta kirol ikuspegi berritzaile batekin beren bidea jorratu zuten. Sortu zituzten eskalada bideak Red Rockeko klasikoenak dira gaur. Trailerra
  • Peligro No Asomarse – (48’) Nerbioiko ur-jauzia, 200 metro baino gehiagoko altuera duena, Iberiar penintsulako handiena da.  Arroila izugarri bat, Nerbioi ibaiaren sorburutik urrats batera. Oso motibatuta dagoen highliner talde batek baimen baliotsu bat lortu du arroila alde batetik bestera lerro batekin lotzeko. 50 eta 300 metro arteko zintetan ibiltzera ohituta, lehen aldia dute ia kilometro bateko luzeran.  Trailerra
  • Of A Lifetime – (44’) De Le Rue freerider familia ospetsuak Antartikara eginiko bidaia: Xavier, 7 aldiz munduko txapelduna; Victor anaia txikia, 3 aldiz munduko txapelduna; eta Mila alaba, 18 urte bete eta lehen espedizioari ekitekotan dena.  Trailerra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak