Hondakinenen zerga-kobrantza urtean lautan egingo du Eskoriatzako Udalak

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ots. 17a, 10:37

Eskoriatzako udaletxeko harrera.

Eskoriatzako udalbatzak urriaren 24an izandako osoko bilkuran onartu zuen 2025eko Ordenantza Fiskaletan hondakinen zerga %39 igotzea, eta igoera handia izango denez, ordainketak urtean bitan egin beharrean, urtean lautan banatuta kobratzea erabaki du.

Igoera horrekin zerbitzu honen kostua %100 estalita geratuko da eta hori da Europatik datorren zuzentarau batek agintzen duena, hain zuzen ere hondakinen bilketan zero kostuko politika nagusitzea, eta bilketa, banaketa eta tratamenduen kostuak %100ean zerga bidez finantzatzea. Gainera, 7/2022 Legeak agintzen du Europako zuzentarau hori 2025.urtean bete behar dela beranduenik.

Lehenengo kobrantza martxoaren 5ean

Igoera handia denez eta herritarrengan eragin nabarmena izango duela kontuan izanik, kobrantzak urtean bitan egin beharrean, lautan banatzea erabaki zuen udalbatzak. Hala, martxoaren 5ean egingo da lehenengo kobrantza, eta hurrengoak ekainaren 6an, irailaren 5ean eta abenduaren 5ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak