Julene eta Unai bikote akustikoaren saioa, egubakoitzean, Inkernun

Imanol Beloki Unamuno 2025eko otsailaren 12a

Julene eta Unai bikote akustikoa.

Julene Mediavilla –ahotsa– eta Unai Agirre –gitarra– bikote akustikoa duela lau urte hasita, bertsioak eskaintzen dituen tandem-a da. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez abesten dituzte kantuak, eta, egubakoitzean, 22:00etan izango dira Inkernu tabernako oholtza gainean.

"Iheskide, Fiachras, Rotten XIII, Ange Duhalde, Pink Floyd, The Chramberries, Doctor Deseo… talde horietako kantuak eskainiko dizkiegu Inkernura datozenei", adierazi du Julene Mediavilla abeslariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak