Eguaztenean jarriko dituzte salgai Aratuste-zapatuko bazkarirako txartelak

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ots. 10a, 10:51

Kiroldegian Aratuste-zapatuko bazkari batean.

Martxoaren 1an izango da aurten Arastuste-zapatua, eta Eskoriatzako herri bazkarirako txartelak otsailaren 12an, eguaztenean jarriko dituzte salgai, Manuel Muñoz kiroldegian.

Aurtengo catering-a Sarayolak eskainiko du eta bi menu izango dira aukeran.

18 urtetik gorakoentzat menua, 25 euroko prezioan:

  • Urdaiazpikoa
  • Entsaladilla errusiarra
  • Onddo-saltsaz betetako penkak
  • Haragiz betetako piperrak
  • Saihets errea patatekin
  • Sorbetea edo goxua
  • Ardoa, sagardoa, kafea eta kopa

17 urte artekoentzat menua, 15 euroko prezioan:

  • Makarroiak
  • Oilaskoa saltsan
  • Danonino
  • Ura eta freskagarriak

Txartelak salgai otsailaren 23 arte

Otsailaren 12tik 23ra bitartean, Manuel Muñoz kiroldegian salduko dituzte Inauteri-zapatuko bazkariko txartelak Otsailaren, 21an, berriz, kontzejupean salduko dituzte 18:30etik 20:30etara bitartean. Bibe.me (+%10) webgunean ere jarriko dituzte salgai.

Lekua erreserbatu eta menu bereziak otsailaren 26 arte

Menu edo behar bereziak izanez gero, abisatu egin behar da (begano, zeliakoa, haurren karrotxoak…). Lekua erreserbatzeko eta menu bereziak eskatzeko HEMEN 

Bazkalostekoa

Bazkalostea Ad Libitum txarangak girotuko du, eta, gainera, kiroldegian bertan pilates gela egokituko dute koltxonetekin eta margoekin 6 urte arteko ume txikiekin egon ahal izateko. Kanpoan, partxis plazan,  zezen mekanikoa, koltxonetak eta Santa Fe trena egongo dira 15:30etik 19:30era bitartean (euria egingo balu pilotalekuan jarriko dira).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak