Kintto guztiak elkarrekin Eskoriatzako Kinttada Egunean

Gontzal Belategi Zubia 2025eko otsailaren 9a

Urte berean jaiotako eskoriatzarrak elkartu, eta gainontzeko kinttadekin batera festa giroan ibili ziren atzo, zapatua. Kinttada bakoitzak bere bereizgarria eraman zuen lepoan zintzilikatuta. Aurten kintto direnak ere batu ziren festara.

Aurtengo Kinttada Egunerako egitarau osatua ere izan dute kinttoek, Itzartu Gazte Asanbladak antolatuta. Goizeko poteoaren ostean, 15:00etan bazkaria egin zuten kiroldegian. Bazkalostean, 17:30ean, Patxangoi elektrotxarangarekin batera zeharkatu zituzten herriko kaleak. Eguna borobiltzeko, gaualdean, DJ Txola eta Potxala izan ziren herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak