Dantza eginda, herritarren txaloak jasota, eta, berriz egiteko gogoz

Imanol Beloki Unamuno 2025eko otsailaren 6a

2007an jaiotako eskoriatzarrek talde argazkia atera zuten dantza egin ondoren.

Eguaztenean Santa Ageda eguna izanda, 2007an jaiotako eskoriatzarrek dantza egin zuten Fernando Eskoriatza plazan, txistulariek lagunduta, usadioari jarraituz. Banakoa, aurreskua, fandangoa eta arin-arina dantzatu zituzten, herritarren txalo artean. Domekan, 19:00etan, berriz egingo dituzte dantzak, Fernando Eskoriatza plazan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak