Hesiak lotunea hobetzeko obrek irauten duten bitartean mantenduko dira. Itxita egongo den bitartean, Arrasateko 130 lotunea erabiltzea gomendatzen du Aldundiak, 130,500 kilometro puntuan.
Stop seinalea kenduko dute
AP-1 autobidearen Eskoriatzako lotunea hobetzeko proiektuaren arabera, gaur egun Bilbotik edo Behobiatik Gasteizko noranzkoan Eskoriatzan ateratzen diren trafikoetarako irteera-adarrak duen stop-a kendu egingo da.
"Konfigurazio berriak adar horren segurtasuna hobetuko du, stop kendu egingo baita, eta bestalde Gasteiztik Eskoriatzako irteerara iristen diren ibilgailuek erabiltzen duten irteera-adarraren egungo trazadura aldatuko da. Irteera horrek azelerazio-errei berri bat izango du, eta 200 metro ingurukoa den adarraren amaieran pasatzen uzteko seinalea izango du, Bilbotik edo Behobiatik datozen trafikoen irteera-adarraren elkargunean", adierazi dute Aldunditik.
Lanak egiteko epea sei hilabetekoa
Azelerazio-errei berria lortzeko, egungo argiztapen-kutxetak eraitsiko dira, eta argiztapen- eta telekomunikazio-lineak kenduko dira, trazadura berriaren gainean baitaude. Horrez gain, autobidearen enborraren eskuineko ertzeko ezponda indartzeko jarduketa bat egingo da, sareak eta gunetako bi geruza jarrita. Gauzatzeko epea 6 hilabetekoa da.