'¿Cuantos años tiene amama?' antzezlana taularatuko du Ikusi Makusi antzerki taldeak, Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko urt. 29a, 11:27

'¿Cuantos años tiene amama?' antzezlaneko une bat.

Oñatiko Ikusi Makusi erretiratuen taldeak ¿Cuantos años tiene amama? antzezlana eskainiko du domekan, Eskoriatzako Zaldibar antzokian, 19:00etan. Asun Arzuagak zuzendu eta idatzitako obra da, eta ikusleek umorezko emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute.

Ikusi Makusi antzerki taldearen eskutik, pertsonen irudi fisikoa ez dela garrantzitsuena eta zahartzarora iristea, bizi esperientzia eta jakinduriaren ezaugarriak direla adieraziko dute lanean, besteak beste. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke bost eurotan, Manuel Muñoz kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak