Urrian hasi eta martxora bitartean dantza egiteko hitzordua antolatzen dute Zaldibar antzokian hileko azken zapatuetan Udalak eta erretiratuen elkarteak, elkarlanean. Atzo, hilak 25, izan zen urtarrileko dantza saioa eta saltsa, dantza lotuak, rantxerak zein pasodobleak dantzatu zituzten Duo Imperial bikoteak jarritako eta abestutako kantuekin.
Datorren bi hilabeteko musikariak lotuta dituzte dagoeneko. "Musikaz gu arduratzeko eta proposamenak geuk egiteko esaten digu Udalak, eta elkarlanean antolatzen ditugu saio hauek. Musikari desberdinak ekartzen saiatzen gara. Adibidez, otsailean DJ bat etorriko da eta martxoan Elizondoko soinujole bat. Saio irekiak izaten dira, edonor etor daiteke dantza egitera eta egia esan badute arrakasta, etortzen direnak gustura ibiltzen dira", dio Eskoriatzako erretiratuen elkarteko Arantxa Iregik.