Apotzagako sanmigeldarrek urte askoan antolatu dituzte bertso-saioak San Migel merenderoan, eta bertsolari ugari izan dira bertan gonbidatu gisa, adibidez: Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia, Sebastian Lizaso, Xabier Euzkitze… Oraingoan, baina, Auzo-Etxe elkartean antolatu dute bertso-afaria, San Migel merenderoa itxita dagoelako. Horrela, ohitura zaharrari eutsi nahi izan diote, eta Maider Arregik eta Andoni Rekondok eskainitako saioan ere bertsozaletasuna bizirik dagoela adierazi zuten.