Txerrikumeak taldea izango da gaur, Inkernu tabernan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko urt. 17a, 09:09

Txerrikumeak taldea, Oñatin, kontzertuan.

Aretxabaletako Txerrikumeak punk-rock taldeak kontzertua eskainiko du gaur, egubakoitza, 22:00etan, Inkernu tabernan.

Ez da lehenengo aldia Aretxabaletako musikariek Inkernu tabernako oholtza zapaltzen dutena, eta zenbait urteren ostean, berriz izango dira Eskoriatzan. Bide batez 2025eko Inkernu tabernako emanaldiei hasiera emateko ardura izango dute, euren zuzenekoarekin.

Nora heldu 2023an argitaratutako diskoko kantuak eskainiko dituzte, batez ere, baina gainontzeko diskoetako abestiak ere izango dituzte entzungai bertaratzen direnek; baita, bertsioren bat edo beste ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak