Sari nagusia Santos Santamariak irabazi du –500 axtroki–; bigarren saria, berriz, Maria Jose Oyangurenentzat izan da –300 axtroki–; hirugarren saria, aldiz, Josune Aranburuzabalak eraman du –200 axtroki–; eta laugarren eta bosgarren sariak –100 axtroki bakoitzak–, berriz, Txaro Muñozek eta Ana Mari Ruiz de Azuak jaso dituzte.
"Urtarrilaren 5ean egindako zozketan sarituetako bost lagunetatik, hiru pasa dira sariak jasotzera, baina oraindik beste biri geratzen zaizkie sariaren bila etortzea; horretarako, Altuna harategitik pasa daitezke". Herriko saltoki ugarik egin dute bat egitasmoarekin, eta, 1.200 euro saritan emanda, komertzio txikiari bultzada eman nahi diogu egitasmo honekin", adierazi du Jabi Altunak, Altuna harategiko eta Axtroki Merkatari Elkarteko kideak.
Herrian erosteko gonbita
"Herrian erosten dutenak saritzeko egiten dugu Gabonetako zozketa. Geroz eta jende gehiagok kanpoan erosten du, saltoki handietan, eta bertan egiten dituzte erosketak eta eguna pasa. Hala ere, azken unean, larrialdi bat dutenean zerbait behar badute, orduan etortzen dira komertzio txikiko saltokietara, gertukora", adierazi du Altunak.