Gabonetako lehen areto futboleko campusa egin dute

Sara Lanz 2025ko urt. 4a, 11:50

Eskoriatza Kirol Elkarteak urtarrilaren 2tik 4ra Gabonetako lehen areto futboleko campusa antolatu du Manuel Muñoz kiroldegian. Hamabost haurrek parte hartu dute, eta helburua kirola sustatzea eta areto futbolera gerturatzea izan da.

Eskoriatzan, kirola eta Gabonen giroa uztartuz, areto futboleko hiru eguneko campusa egin dute. 2009tik 2016ra bitartean jaiotako haurrei zuzenduta, saioak goizez eta arratsaldez antolatu dira. Areto futboleko Ion Iregik zuzendu ditu jarduerak, eta helburu nagusia haurrak ondo pasatzea, balioak lantzea eta areto futbolaren ezagutza zabaltzea izan da.

Campusaren lehen eta azken egunean goizez aritu dira parte-hartzaileak (09:00-13:00), umezaintza zerbitzua ere eskainiz ordubete lehenago. Bigarren egunean, berriz, arratsaldeko saio berezi bat egin dute (16:00-20:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak