Danel Remirez eta Nerea Baena izan dira azkarrenak Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2025eko urtarrilaren 1a

Eskoriatzako XV. Silbestradie eta XII. Manuel Muñoz milia jokatu da Eskoriatzan, urteari amaiera emateko. Urtero moduan, mozorrotuta hartu dute parte askok eta lehiaz gain, giro ona nagusitu da. Bizkorrenak, berriz, Danel Remirez eta Nerea Baena izan dira.

Topa egin, eta 17:30ean hasi zen Eskoriatzako herrian zehar egiten den silbestradia. Podiumari dagokionez, honakoa izan zen sailkapena:

Gizonezkoetan

1. Danel Remirez

2. ⁠Josu Galvez

3. ⁠Iñaki Santamaria

Emakumezkoetan

1. Nerea Baena

2. ⁠Naroa Zabala

3. ⁠Irati Etxebarrieta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak