Gaza FC, Futbarrioko txapeldun

Hasier Larrea 2024ko abe. 30a, 20:04

Zortzi talde aritu dira Eskoriatzako Futbarrio txapelketako hirugarren aldian nor baino nor. Penaltietan erabaki da Gran Muralla eta Gazaren arteko finala.

Ezkutuko Dantzariak, Coalicion Patatera, Sukusuku, JDC, Incognito, Gran Muralla, Gaza FC eta Matrakas FC izan dira Futbarrioren hirugarren edizioan parte hartzera animatu diren taldeak. Antolatzaileek harmailetako eta kantxako giro ederra azpimarratu dute, nahiz eta falta gustatuko litzaiekeen talde gehiagok parte hartzea: "Parte hartzaile kopurua aurreko urteko gabonetakoa baino murritzagoa izan da, baina, oro har, pozik gaude txapelketak emandakoarekin, final erdietan eta finalean harmailak bete egin dira eta. Hurrengoan txapelketa potenteagoa egitea gustatuko litzaiguke eta horretarako talde gehiago animatu daitezen saiatuko gara", azaldu du Ander Etxabek.

Lauko bi ligaxkatan banatu dira goizean, eta arratsaldean lau onenek jokatu dute finalerdia. Finalera Gran Muralla eta Gaza sailkatu dira eta banako berdinketa sinatu behar izan dute. Hala, penaltietan gailendu da Gaza. Hirugarren postua Sukusukurentzat izan da, Ezkutuko Dantzariak taldeari 2-1 irabazita.

Hona hemen banakako sarien zerrenda:

  • Jokalari onena:  Eros –Gaza FC–
  • Atezain onena: Murillo –Gran Muralla–
  • Goleatzaile nagusiak: Beñat eta Isma –Gaza FC–

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak