Axtroki elkarteko arkulariak primeran ibili dira Gipuzkoako areto txapelketan. Hirugarren postua lortu du Roberto Caballok eta laugarrena Raul Garciak. Bosna gelditu ostean, urrezko geziak erabaki ditu hirugarren eta laugarren postuak; Cabellok irabazi du bi milimetrogatik.