Ikasleen musika emanaldian dantza ere izango da Gorosarrikoen eskutik

Imanol Beloki Unamuno 2024ko abe. 18a, 15:57

Beheko Errotako Musika Eskolako ikasleen Gabonetako kontzertua, iaz.

Beheko Errota Musika Eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua emango dute egubakoitzean, 18:30ean, Manuel Muñoz kiroldegian. Kontzertuan ia 70 pertsonak hartuko dute parte, eta askotariko piezak eskainiko dituzte bertan: Gabonetakoak Din, dan, don, Hator, hator edo The first Noel, adibidez, baina baita beste mota batzuetakoak ere Another love eta Nino Bravoren Un beso y una flor.

Musikaz gain, Beheko Errota Musika Eskolako Gorosarri dantza taldeak ere parte hartuko du emanaldian. "Kontzertua bi zatitan banatuta egongo da: batetik, lehenengo zatian dantza saioa izango da Gorosarri dantza taldearen eskutik; gero, haize-taldea, hari-taldea… arituko dira, eta amaitzeko, Eskoriatzako musika bandak pieza batzuk joko ditu", adierazi dute Beheko Errota Musika Eskolakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak