Abenduaren 15ean, domeka, 17:00etan, Logela Multimedia taldeak Anbotoko Mari antzezlana aurkeztuko du Zaldibar antzokian. Lan horrek bideo-antzerkia eta musika uztartzen ditu Gariren istorioa kontatzeko. Lagunekin haserretu eta Mari jainkosaren kobazulora joatea erabakitzen duen haurra da Gari. Sarrera bost euro da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.