Letagin taldearen kontzertua izango da hilaren 25ean, Inkernun

Imanol Beloki Unamuno 2024ko abe. 22a, 10:17

Letagin taldearen kontzertu bat, Antixena gaztetxean.

Urteroko ohiturari jarraituz, abenduaren 25ean, Oñatiko Letagin taldearen kontzertua izango da Inkernu tabernan. Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatuta, 22:00etan izango da emanaldia; rocka nagusi, abesti gogorrak eta zuzenak entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnek.

Aurrez musika talde ezberdinetan ibilitako lau lagunek abiatu zuen Letagin taldea, 2018an, eta, gaur egun, Unai Letek (baxu-jolea), Julen Agirrek (ahotsa eta gitarra), Mikel Aginagaldek (gitarra) eta Iban Idigorasek (bateria-jolea) osatzen dute laukotea.

Bigarren diskoa aurkeztu zutenetik urtebetera

2020an argitaratu zuten lehenengo diskoa, eta iaz, Zurrunbiloan izeneko sei kanturekin osatutako bigarren bilduma aurkeztu zuten. Abenduaren 2an aurkeztu zuen disko berria Letagin taldeak Oñatiko gaztelekuan, herrikidez inguratuta, eta lan horretako kantuekin eta beste hainbatekin izango dira abenduaren 25ean, Inkernuko oholtza gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak